XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); baina arrazoi asko aurkitzen du, horiek denak animalki esplikatzeko.

Zientziak eskema deterministaz esplikatzen du historiaren ibilbidea: beraz, kreatibidade guztiz mugatu batetan bakarrik sinesten du, eta borondateak nahiak historiaren martxan eragin dezakeena minimo determinatu batetara erreduzitzen du.

Aldakuntza eta erreforma partzialak zuzenets ditzake zientziak: aurretik arrazoinalki presta, planegin eta organiza litezkeen aldakuntzak.

Iraultzak, jarraikitasuna hausten duen eta borondatean, kreatibidadean oinarritzen den asmoak, eta batez ere, osotasuna irauli (eta ez osotasunaren barruko zatiren batzu zuzendu bakarrik) nahi duen asmoak, zientziaren onespenik alferrik itxarongo du, esaten digu Sorel-ek.

Zientziak dagoena hobeto administratzen eta organizatzen erakusten bait du, zientzia dagoenarekin enplegatzen da eta.

Eta ez dagoena sortzeko posibilidadean pentsatzen duenean, posibilidade tekniko eta partzial hutsetan pentsatzen du.

Borondatearen kreatibidadea, kausa batzuetara eta jarraikitasun batetara erreduzi baldin badaiteke bakarrik da zientziarentzat begiragarri.

Hau da, zientzia bere egitamuz berez, ezin erreformistatik pasa daiteke: berritasun oro lehendik bazegoeneko kausen batzuen bidez esplikatu beharko bait du....

Iraultza egiteko, zientziek aipatzen ez duten fedea behar da aitzitik: baliogo batzuetan, helburu batzuetan, fede bizi-bizia eta kartsua.

Fede hori zientziek, egitekotan ere analitikoki pikatu eta disekatu egiten dute. Ez suztatu.

Humanismoak, mitoek, ideologiek, suztatzen dute dagoenaren ukazio den fede hori helburu eta baliogo radikal haietan.

Beraz, dikotomia badagoela, esan beharko litzateke Sorel-ekin, eta alfer-alferrik dela hura ukatzea, zientifiko ez izateko beldurrez.

Egoera honen aurrean nahi dena egingo da: - zientzien neutraltasunaren kritika gogor bat, agian.